XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aragia debekatzen ez dan egunetan, naiz baru izan, nasi ditezke bazkaltzekoan arraia ta aragia.

Urdai urin edo koipearekin janari edozein gozatu diteke aragia jatea zillegi eztan egunetan ere edozein otorduetan.

Aragia ta aragi-salda bakarrik debekatzen da Garizumako ostiraletan, lau Temporetako ostiraletan eta Pentekostes, Andre Maria edo Agoztuko Ama-Birjiña ta Eguerri aurreko egunetan edo bezperan.

Eguerri-aurreko aragi-uzteko eguna, ordea, orduko Temporetako larunbatera aldatzen da.

Geroztik Eguerri aurreko Temporetan ostiralean aragi-uzteko eguna ta larunbatean aragi uzteko ta barutzeko eguna izango dira.

Bulda berria artuz gero baru egin bear da Garizumako asteazken, ostiral eta larunbatetan, Pentekostes, Andre Maria edo Agoztuko Ama-Birjiña ta Eguerri aurreko egunetan.

Azkeneko egun ontaz goien esana gogoan iduki ordea.

Baru egunetan bazkari bat bakarra egin diteke.

Baño goizean baru austekoa edo otamena ta arratsean aparitxoa zillegi dira.

Illen Bulda berria.

Illen bulda berria besteakin batean artu diteke.

Urtearen buruan edo len ildakoen alde artu liteke.

Norbait iltzean aren animaren onetan induljentzi osoa eskeñi dezakete ori artu dutenak aitortu ta Jauna artuz eta beraren onetan zerbait otoitz egiñez.

Bi Bulda artzen ditunak bi induljentzi oso eskeñi dezazke illaren onetan.

Orra zer eskubideak dituen Buldak.

Intza'r D. An.